Bienvenida-destacado
Ongi etorri

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.


//2021–2023 Plan Estrategikoa
Plan Estratégico 2009-2012

COVID-19ak ekarritako pandemiak mundu osoan ondorio latzak eragin dituen momentu honetan, Guggenheim Bilbao Museoak 2021–2023 eperako Plan Estrategikoa taxutu du, koherentziaz jokatu nahi baitu kulturaren eta artearen esparruan lidergoa duen erakundea eta lurraldeko ekonomiaren sustatzailea den heinean, eta arte moderno eta garaikidea zein haren balioak herritarren esku jarriz giza-espiritua goratzeko ahalmena duen aldetik.

Museoa hasieratik izan da eraldaketarako eta erresilientziarako elementua, eta ildo horretatik irmo jarraitu nahi dugu bai egungo testuinguruan, mundu mailan zein berton, sortzen diren etorkizuneko erronkei ekiteko orduan, bai eta erakundearen jardunean ere. Pandemiak azpikoz gora aldatu ditu joan-etorriak, herritarren arteko eta gizartearen baitako harremanak eta ekonomiaren testuingurua; baina bakoitzaren barne-azterketa ere eragin du, norbanakoena zein erakundeena. Inguruabar horiek kontuan hartuta, aurrekoetan bezala, Guggenheim Bilbao Museoak barne- eta kanpo-testuinguruaren azterketa sakona burutu du Plan Estrategikoa taxutzeko eta, horri esker, 2021–2023 aldi estrategikoan planteatuko diren erronkak nahiz horiei aurre egiteko egun ditugun berezko sendotasunak identifikatu ahal izan ditu.

Helburu estrategikoak
Xede Estrategikoak

Xede Estrategikoek Museoaren epe luzeko jomugak zehazten dituzte; hau da, erakundearen plangintza estrategikoa gauzatu ahal izateko funtsezkotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren gaiak: (...)

2009–12rako helburu estrategikoak
Helburu Estrategikoak

Helburu Estrategikoen bidez, Xede Estrategikoak betetzeko Museoak epe motzera zer urrats egin behar dituen zehazten da. Hauek zehaztu dira: (...)

2020rako ekimen estrategikoak
Engaiamendu estrategikoak

Berrikuntza moduan, Guggenheim Bilbao Museoak Engaiamendu Estrategikoak definitu ditu 2021-2023 Plan Estrategikoan; datozen hiru urteetarako Museoak oinarrizkotzat jo dituen lan-arloetan aurrera egiteko erabakia, borondatea eta ardura adierazten dute Engaiamendu horiek; horietako bakoitza lortzeko, egin beharreko lana eta gauzatu behareko jarduerak uneoro zehazteko malgutasuna izango du Museoak urteko planei esker. (...)