Bienvenida-destacado
Ongi etorri

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.


//Ziurtagiriak eta kalitatea
logos-para-coorporativa

Museoak kalitatearen ziurtagiriak jaso ditu honako eremuetan:

Ingurumena

Antolakuntzak ingurumena babesteko duen ardura dela eta, 2004an ISO 14.001 arauarekin bat zetorren ingurumenaren kudeaketa sistema bat ezartzeari lotutako ziurtagiria lortu genuen.

Sistema honek Museoaren jardunak eta zerbitzuek ingurumenean duten eragina kontrolatzeko azpiegitura ematen digu, eta eraginkortasunez eta etengabe mantentzen du dagokion zeregina.

ISO 14.001 kudeaketa sistema prozesu desberdinek eratzen dute; prozesuok bai kanpoan bai barruan ikuskatzen dira ingurumenari lotutako hobekuntzak ezartzeari eta arauak zorrotz betetzen direla ziurtatzeari begira.

Irisgarritasuna

2003ko abenduaren 19an, AENOR egiaztatze erakundeak UNE 170.001-2 ziurtagiria eman zion Guggenheim Bilbao Museoari; horrek irisgarritasun globala kudeatzeko sistema ezarri izana egiaztatzen du. Hala, Museoa Estatuan ziurtagiri hau lortu zuen lehenengo erakundea izan zen, baita DALCO baldintzak betetzen dituen Europako aurreneko enpresa ere.

Museoak irisgarritasun globala kudeatzeko hartutako sistema oraintsuko legeriarekin bat dator; izan ere, irisgarritasun fisikoaren kontzeptua zabaldu egiten da hor eta aukera berdintasuna, diskriminaziorik eza eta urritasunak dituzten pertsonen irisgarritasun unibertsala aintzat hartzen dira.

Webgunea

Guggenheim Bilbao Museoak garatu duen webguneak lehentasun gisa dauka bere edukien irisgarritasuna, W3C-ko (World Wide Web-erako partzuergoa) kide den WAI lantaldeak (Webaren Irisgarritasunerako Ekimena, www.w3.org/wai) ezarritako irisgarritasun-jarraibideak betez.

Familiarekiko arduratsu den enpresa

2009ko uztailean, Másfamilia Fundazioakbateragarritasunaren ziurtagiria, efr 1000-2 arauarekin bat datorrena, eman zion Guggenheim Bilbao Museoari. Hala, Euskal Herriko lehen kultur erakundea eta Estatuko bigarrena izan zen ziurtagiri hori lortzen. 2011ko maiatzeanjaso zuenberriz ere ziurtagiria; 2009koak baino emaitza hobeak izan zituengainera. Hartara, Museoak etengabe hobetzeko eta arlo honetan bikaintasuna lortzeko nahia erakutsi du.

efr ziurtagiriak enpresek euren langileen artean familia eta lan giroa bateragarri egiteko modeloa indarrean dutela bermatzen du. Guggenheim Bilbao Museoarentzat bateragarritasuna funtsezko helburua izan da pertsonen kudeaketan. Izan ere, sortu zenetik, Ehun pertsona, ehun salbuespen arau propioari jarraitu dio eta langileak sentsibilizatzen dihardu kultura hori sustatzeko.

Ziurtagiri horrek hobetzen jarraitzeko balio du; izan ere, erakundeari produktibitate adierazle hobeak lortzen uzten dio, baita langileen garapen pertsonal nahiz profesionala areagotzen ere.

ZILARREZKO Q

Museoaren kudeaketa eredua EFQM erabateko kalitate sisteman oinarritzen da: jarduna antolatzen du eta etengabeko hobekuntza du xede. 2004. urtearen amaieran, Museoak bere kudeaketa eredua kanpo azterketen menpe jartzea erabaki zuen, Euskalit erakundearen esku, eta Eusko Jaurlaritzaren “Zilarrezko Q” kalitate saria jaso zuen.

Guggenheim Bilbao Museoa aitzindari izan zen “Zilarrezko Q” saria jasotzen; izan ere, Europan ziurtagiri hau lortu zuen aurreneko museoa izan zen. Sari hori jasotzeak amaiera eman zion enpresa bikaintasunaren EFQM eredua jorratzen emandako lau urteko jardunari; urte horietan Museoaren Prozesuak identifikatu eta etengabeko hobekuntza zikloak ezarri genituen.

Gizarte erantzukizunada sistema honen zeharkako osagaietako bat. Horren bitartez, gure interes taldeen itxaropenak ezagutzen eta horiek betetzen saiatzen gara; hori lortzeko, ikuspegi etiko eta garden bat hartu dugu eta erakunde arduratsu garen aldetik, lortzen ditugun emaitzen berri ematen dugu.

EFQM sistema ezartzeak politika formalak bultzatu ditu eta horren ondorioz, ekintza zehatzak eraman ditugu aurrera garapen, ingurumen eta gizarte arloetan; horrek, era berean, zuzeneko onurak eragin ditu gizartean.