Bienvenida-destacado
Ongi etorri

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.


//Xede Estrategikoak
metas estratégicas

Xede Estrategikoek Museoaren epe luzeko jomugak zehazten dituzte; hau da, 2020ra begira erakundearen plangintza estrategikoa gauzatu ahal izateko funtsezkotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren gaiak:

 

  1. 1. Solomon R. Guggenheim Foundation-ekin Guggenheim Bilbao Museoaren zeregin dinamikoagoa jorratzea eta dinamikotasun hori sustatuko duen egituran lan egitea

  2. 2. Euskal Herriko ekonomia sortzailearen testuinguruan, ezagutza eratzen duten arte- eta hezkuntza-proiektuak bultzatzea, babestea eta garatzea

  3. 3. Baliabide onenak errazago lortzea, hala Guggenheim Bilbao Museoaren jasangarritasuna bermatzeko

  4. 4. Ekimen estrategikoak ezartzeko eta berritasunarekin Guggenheim Bilbao Museoak duen konpromisoa gordetzeko aliantzak eratzea