Bienvenida-destacado
Ongi etorri

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.


//Helburu Estrategikoak
HELBURU ESTRATEGIKOAK

Helburu Estrategikoen bidez, Xede Estrategikoak betetzeko Museoak epe motzera zer urrats egin behar dituen zehazten da. Hauek dira 2018–2020 aldikoak:

 

  1. 1. Guggenheim Bilbao Museoaren identitate digitala zehaztu, haren nortasun artistikoarekin eta erakunde gisa duen lekuarekin bat etorriz. Horrela, museo gisa duen nortasuna indartzen laguntzen da online burutzen diren harreman eta sortze modu berrien testuinguruan, baita barne-prozesuetan teknologia eta lan-sistematika berritzaileak integratzen ere.

  2. 2. Guggenheim Bilbao Museoaren nortasun artistikoa sendotu, Museoak museo- eta hezkuntza-arloetan duen lekua eta ahalmen artistikoa maximizatzeko. Horrela, Museoak Guggenheim sarearen testuinguruan duen izaera bereziari eutsiko dio.

  3. 3. Museoaren iraunkortasunari eusten laguntzen duten formula berriak identifikatzea, Ekimen Estrategikoak ezartzea ahalbidetzeko.

  4. 4. Museoaren oihartzuna sendotzea (bisitarien bertaratze zein sarearen bitartez), bere erakusketa-, hezkuntza- eta interpretazio-jardueren bidez; eta gizartearen sostengua indartzea.