Bienvenida-destacado
Ongi etorri

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.


//2018–2020 Plan Estrategikoa
Plan Estratégico 2009-2012

2009tik izan diren plangintza estrategikoko lau zikloetan, Museoa koherentea izan da Ekimen Estrategikoak barneratzerakoan, 2020ko Asmoa lortzen lagunduko diotenak aukeratu baititu, Museoaren beraren bilakaera, kultura-sektorearen aurrerapenak eta testuinguru ekonomikoa, soziala, hezkuntzakoa eta teknologikoa kontuan hartuta.

2018-2020 aldiko Plan Estrategikoak bi helburu nagusi ditu Museoak museo- eta hezkuntza-arloan duen lidergoa maximizatzeko: batetik, nortasun artistikoa sendotzea; eta, bestetik, identitate digitala zehaztea. Aldi horretarako ezarritako hamar Ekimen Estrategikoen bidez, Guggenheim Bilbao Museoak inguruan, nazioartean eta Guggenheim sarearen testuinguruan artearen eta museoen arloetako erreferentzia gisa duen lekuari eutsiko dio.

Ekimen Estrategikoen garapen-egoera

Helburu estrategikoak
Xede Estrategikoak

Xede Estrategikoek Museoaren epe luzeko jomugak zehazten dituzte; hau da, 2020ra begira erakundearen plangintza estrategikoa gauzatu ahal izateko funtsezkotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren gaiak: (...)

2009–12rako helburu estrategikoak
Helburu Estrategikoak

Helburu Estrategikoen bidez, Xede Estrategikoak betetzeko Museoak epe motzera zer urrats egin behar dituen zehazten da. Hauek dira 2018-2020 aldikoak: (...)

2020rako ekimen estrategikoak
Ekimen Estrategikoak

2018-2020 aldiko Ekimen Estrategikoei dagokienez, haietako batzuk azken 10 urteotan zehaztu diren beste batzuen garapena eta bilakaera dira, ekintza horien irekitasunak, berritasunak eta indarrak 2020ra luzatzeko aukera ematen baitu. (...)