Bienvenida-destacado
Ongi etorri

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.


//Optima programa
emakunde1

Optima taldeak 1999az geroztik dihardu lanean eta lanbide, familia, genero eta egoera zibil desberdinen ordezkari diren pertsonek osatzen dute. Hala, talde honen bitartez, Guggenheim Bilbao Museoak bateragarritasunaren eta berdintasunaren inguruan dituen ardurak adierazten ditu, eta aldizka aztertzen ditu haren helburuak ahalik eta ikuspegi zabalena hartzeko, haren asmoa baita generoa zeinahi izanda ere, bateragarritasuna Museoaren jarduna osatzeko aukera metodologiko gisa eskaintzea. Oinarri horien eta Museoaren helburuen azken azterketaren emaitzen arabera, Museoaren sexu/genero sistema zuzena, bidezkoa eta solidarioa da.