Bienvenida-destacado
Ongi etorri

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.


//Lege abisua
1. XEDEA

Baldintza orokor” hauek Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak (“FMGB”) duen webguneko web orrien erabilera (sarbidea barne) arautzen dute. Aipatutako webguneak www.guggenheim-bilbao.eus eta guggenheim-bilbao-corp.eus(“Guggenheim-bilbao“) domeinu-izena du, halako web orrietan erabiltzailearen esku jartzen diren eduki eta zerbitzuak barne direla. Webgune honen osotasunaren jabe Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa da. Guggenheim-bilbao delakoan sartzen den edozein pertsonak (“erabiltzaileak“) webgune honetara sartzen den bakoitzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen ditu.

FMGB fundazio bat da, Identifikazio Fiskaleko Kodea G-48832240 duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-17 erregistro-zenbakia duena. Harremanetarako datuak hauek dira:

FMGBk Guggenheim-bilbao delakoan erabiltzailearen eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuak (“Edukiak” eta “Zerbitzuak” hurrenez hurren) baldintza partikularren arabera arautu ahal izango dira (adibidez, erabiltzaileak betetzen eta balioztatzen dituen formularioetan hitzartzen direnak). Izan ere, gatazka-kasua egonez gero, azken hauek nagusituko zaizkie Baldintza Orokorrei (“Baldintza partikularrak”). Eduki edo Zerbitzu horiek erabiltzen dituen bakoitzean, erabiltzaileak onartzen ditu aplikagarriak diren Baldintza Partikularrak.

Ondorioz, erabiltzaileak Baldintza Orokorrak arretaz irakurri beharko ditu Guggenheim-bilbao erabiltzen duen aldi bakoitzean. Baita dagozkion Baldintza Partikularrak ere, Edukia edo Zerbitzua erabili nahi dituen bakoitzean.

Nolanahi ere, noiznahi eta aurretik jakinarazi gabe, FMGBk beretzako gordetzen du Guggenheim-bilbao-ko aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko eskubidea; eta beste hainbeste Baldintza Orokor hauekin edo Baldintza Partikularrekin.

Guggenheim-bilbao webguneari dagokionez, erabiltzaile bakoitzari aplikagarri zaizkion Baldintza Orokorren eta zenbait Baldintza Partikularren ondorio diren termino eta baldintzen multzoari “Kontratu harremana” deituko zaio.

2. GUGGENHEIM-BILBAO.EUS WEBGUNEAREN ERABILERA

2.1 Erabilera

Baldintza Orokorretan besterik xedatzen ez bada, Guggenheim-bilbao webgunera doan sartu ahal da. Erabiltzaileak bakarrik telekomunikazio sarearekin konektatzeko bere hornitzailearekin kontratatutako kostua ordainduko du.

Erabiltzaileak jakin behar du, eta bere borondatez eta berariaz onartzen du Guggenheim-bilbao webgunea erabiltzea bere erantzukizun eta ardurapean dela.

Guggenheim-bilbao webgunea erabiltzerakoan, erabiltzaileak hitz ematen du ez duela egingo FMGBren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen ezer; ez eta Guggenheim-bilbao webgunea kaltetu, hondatu edo gainkargatu edo, modu batera edo bestera, webguneak ohi bezala erabiltzea oztopatuko lukeen ezer ere.

FMGBk egoki irizten dien segurtasun neurriak hartzen ditu antzemateko birusik ote dagoen. Halere, erabiltzaileak jakin behar du informatikako sistemen segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak eta, beraz, FMGBk ezin duela ziurtatu erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo bere dokumentu elektronikoetan zein fitxategietan birusik edo aldaketak eragin ditzakeen bestelako elementurik egongo ez denik.

2.2 Edukiak

Guggenheim-bilbao webguneko edukiak erabiltzailearen esku jartzen ditu FMGBk, bai berezko informazioa bai hirugarrenena erabiliz.

FMGB saiatzen da Edukiak ahalik eta kalitaterik handienekoak izan daitezen eta eguneratuak egon daitezen. Hala ere, ez du bermatzen Edukiak erabilgarriak, zehatzak, sakonak, egokiak eta/edo gaur egungoak izatea.

2.3 Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

2.3.1 Orokorrean

Guggenheim-bilbao webguneko eduki guztiak FMGBren jabetzakoak dira edo legezko jabeenak. Eduki horien barruan sartzen dira, izaera mugatzailerik gabe, testuak, grafikoak, irudiak, diseinua, horiei dagozkien jabetza intelektualaren eskubideak eta markak, izen komertzialak edo beste edozein ikur bereizgarri. Horrenbestez, erreserbatuta daude eduki horien gaineko eskubide guztiak. FMGB Guggenheim Bilbao Museoa │ Erreproduzitutako lanen © Egileen © FMGB Guggenheim Bilbao Museoa © VEGAP, Bilbao

Baldintza Orokor hauen bitartez, ez da jabetza intelektual edo industrialerako inolako eskubiderik ematen Guggenheim-bilbao webgunearen gainean, ezta berau osatzen duten elementu bakar baten gainean ere. Berariaz debekatuta dago erabiltzaileak edukien kopia egitea, eraldatzea, merkaturatzea, jendaurrean komunikatzea, eskura jartzea, ateratzea, berriz erabiltzea, berriz bidaltzea edo bestela erabiltzea, edozein modu edo prozedura erabiliz ere, salbu eta eskubideen legezko jabeek horretarako baimena espresuki eta idatziz ematen ez badute.

Bereziki, Guggenheim Bilbao Museoa eraikinaren irudikapen grafikoa erregistratutako marka da, jabetza intelektualeko beste eskubideei uko egin gabe. Hori dela eta, jabe izateak erabilera esklusiboa ematen dio FMGBri irudikapen hori erabiltzeko, kopiak egiteko, jakinarazpen publikoa egiteko edo merkaturatzeko, baita baimendu gabeko hirugarrengoek ez hartzeko eskumena ere. Hertsiki debekatuta dago Guggenheim Bilbao Museoaren irudiak erreproduzitzea, jakinarazpen publikoa egitea, eraldatzea edo merkaturatzea, edozein euskarritan eta edozein xedetarako erabiltzea, aurretik FMGBk idatziz baimena eman gabe.

Erabiltzaileak edukiak ikusi ahal izango ditu; baita aldi baterako kopia pribatu bat egin ere, erabilera pertsonal eta pribaturako bere sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea), baldin eta helburua ez bada merkataritza jarduerak edo jarduera profesionalak egitea. Erabiltzaileak ezingo ditu Edukiak lortu (eta ez du lortzen saiatu behar), berariaz bere eskura jarri diren edo Interneten erabili ohi diren bitarteko edo prozeduren bidez ez bada (baldin eta azken horiek Guggenheim-bilbao webguneari kalte egiten ez badiote edo erabilezin bihurtzen ez badute). Noiznahi, erabiltzaileak errespetatu beharko ditu FMGBren edo hirugarrenen jabetzakoa den Guggenheim-bilbao webgunearen gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak. Webgunean dauden materialak eta informazioa baimenik gabe erabiltzeak jabetza intelektual edo industrialari buruzko legea eta aplikagarri diren besteei buruzko legea urratzea ekar dezake.

2.3.2 Hedabideek erabilera informatiboa egitea

FMGBk Prentsa Bulegoan erregistratuta dauden hedabideetako profesionalen helmenean jartzen ditu informazioa emateko soilik erabiliko diren irudiak, Jabetza Intelektualaren Legean, Testu Bateginaren 35. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Ematen diren eraikinaren eta artelanen argazkiak bakarrik helburu informatzaileekin erabili ahalko dira, eta debekatua dago argazkiak erreproduzitu, publikoki azaldu eta/edo hedatzea, beste ekitaldiren batean, FMGBren idatzizko baimena izan gabe.

Museo Guggenheim Bilbao eraikinaren errepresentazio grafikoa erregistratutako marka da eta bere jabe izateak erabilera esklusiboa ematen dio FMGBri salerosketari dagokionez. Guggenheim Bilbao Museoaren argazkiak eta horien egile-eskubideak FMGBko jabetza dira. Edozein erreprodukziok FMGB Guggenheim Bilbao Museoaren © kreditua, tokia eta erreprodukzio-urtea hartuko ditu barne.

Artelanak erreproduzitzen dituzten irudiak erabiltzean, indarrean dagoen araudian aurreikusitakoa bete beharko da eta, bereziki, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateginean aurreikusitakoa. Irudi horien erabiltzaileek eskatu beharko dituzte nahitaezkoak diren baimenak edota lizentziak eta, hala dagokionean, egile eskubideak ordaindu beharko dizkiete irudi horien titularrei edo ordezkatzen dituzten kudeaketa entitateei. Artelanen argazkien erreprodukzioan beti agertu beharko da haiei gehitutako kreditua.

Argazkiak oso-osorik erreproduzituko dira eta debekatua dago argazkiak, hizkiak, testua, eta abar sartzea. Zati baten erreprodukzioak, nolanahi ere, FMGBko idatzizko baimena eskatzen du, edota artelanen gaineko eskubideak dituen titularrarena.

FMGB ez da inoiz ere erantzule izango baimenduta ez dauden hirugarren pertsonek artelanen erreprodukzioak legez kontra erabiltzetik sor daitezkeen kalte edo galeren aurrean, ezta indarrean dauden legezko xedapenak haustetik ere.

2.4 Hiperestekak eta Webgune estekatuak

2.4.1 Hiperestekak

Erabiltzaileak eta, orokorrean, edozein pertsona fisiko edo juridikok bere webgunetik Guggenheim-bilbao webgunera (“Hiperesteka”) hiperesteka bat edo esteka egiteko gailu tekniko bat (adibidez, loturak edo botoiak) jarri nahi baditu, FMGBren aldez aurreko baimena lortu beharko du idatziz.

Dena den, Hiperesteka jartzeak ez du esan nahi FMGBren eta webgunearen jabearen artean inolako harremanik dagoenik Hiperesteka hori sortzeko; ezta FMGBk horren eduki edo zerbitzurik onartzen duenik ere.

Nolanahi ere, FMGBk Guggenheim-bilbao webgunera doan edozein hiperesteka debekatu edo erabilezin bihurtzeko eskubidea izango du. Bereziki hiperesteka hori agertzen den webguneko jarduera edo edukiak zilegi ez direnean.

2.4.2 Webgune estekatuak

Guggenheim-bilbao webguneak, bakarrik Interneten eskuragarri dagoen informazioa, edukiak eta zerbitzuak lortzeko, hiperestekak edo esteka egiteko gailu teknikoak (loturak edo botoiak, adibidez) erabiltzailearen esku jartzen ditu. Horri esker, erabiltzaileak sarbidea izango du hirugarrenen edo hirugarrenek kudeatutako webgune edo Interneteko atarietara (“Webgune estekatuak”).

FMGBk ez ditu merkaturatzen —ez berez ez hirugarrenen bidez— Webgune estekatuetan dagoen informazioa, edukiak edo zerbitzuak. Ez ditu, inolaz ere, onartzen, gainbegiratzen edo kontrolatzen berorietan dauden edukiak, zerbitzuak edo bestelako materialak. Beraz, erabiltzaileak bere gain hartzen du webgune horietan nabigatzeko ardura guztia.

3. BERMEEN BAZTERKETA ETA ERANTZUKIZUNA

Baldintza Orokor hauetan edo Baldintza Partikularretan berariaz aurreikusitako kasuetan izan ezik, FMGBk ez ditu bere gain hartuko Guggenheim-bilbao webgunean edo bertatik sartuta bistarazi daitezkeen beste edukietan sor daitezkeen kalte eta ezbeharrak, edozein motatakoak direla ere, zehaztasun, sakontasun edo gaurkotasun faltagatik; ezta webgunearen Eduki eta Zerbitzuetan akats edo ez-egiteak egongo balira ere. Era berean, FMGBk ez du bere gain hartzen inolako betebeharrik edo konpromisorik eduki eta informazio horiek egiaztatzeko edo zaintzeko.

Halaber, FMGBk ez du bermatzen Guggenheim-bilbao webgunea erabilgarri egongo denik, jarraipena izango duenik edo hutsik egingo ez duenik. Ondorioz, eta indarrean dagoen legea betez ere, baztertu egiten du kalte-galeren gaineko edozein erantzukizun, Guggenheim-Bilbao.eus webgunean eta aipatu webguneko Zerbitzuetan dauden funtzionamendu akatsen eraginez, erabilgarritasun edo jarraipen falta dela. Era berean, FMGBk ez du erantzukizunik web orri desberdinen sarbidera dauden akatsen gainean, ezta Zerbitzu horiek eskaintzen dituztenen gainean ere.

Zehazki, FMGBk ez du inolako erantzukizunik hirugarrenek Guggenheim-bilbao webgunearen bidez emandako zerbitzuek ekar litzaketen edozein izaerako kalte-galeren aurrean; ezta hirugarren horiek zerbitzu eskaerak kudeatzeko baliatzen dituzten bitartekoen aurrean ere. Konkretuki, gauza hauen gainean (besteak beste): (i) bidegabeko lehian jardutea eta legez kontrako publizitatea egitea, hirugarrenek Guggenheim-bilbao webgunearen bitartez zerbitzuak eskaini ondoren; (ii) finantza erakundeekin hitzartutako ordainketa-sistemak erabilgarri ez egotea edo akatsak edukitzea; (iii) hirugarrenen erasoek eragindako birus edo programa gaiztoen transmisio posiblea; edo (iv) hirugarrenek Guggenheim-bilbao webgunaren bitartez eskaintzen, hedatzen, biltzen, jasotzen, lortzen, eskura jartzen dituzten edukien egiatasun, fidagarritasun, zehaztasun, egokitasun edota gaurkotasun falta ere.

4. ONLINE DENDA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Guggenheim Bilbao Museoko online denda edo liburu-dendan (“Online Denda“) erosketak egin ahal izateko, Erabiltzailea aurrez erregistratu ahal izango da, “Erabiltzailearen Kontuan” alta emanda, edo erosketa gonbidatu bezala egin ahal izango du, eta, kasu horretan, emandako datuak ez dira gordeko.

Erabiltzaile Kontu bat sortu duen pertsonak uneoro kontsultatu ahalko du bere eskarien xehakapena “Nire Kontua” atalean.

Halaber, Online Denda baliatzeko, Erabiltzaileak honakoa izan behar du kontuan:

Esteka hauen bitartez, informazio xehea eskuratu ahal izango du gai hauen inguruan: online erosketa-prozesuaordainketa-metodoa eta bidalketa- eta garraio-prozesua.

Ezerezte- eta itzultze-politikari dagokion informazio guztia esteka horretan dago eskuragarri.

Erosketa-agindua bete eta bidaltzeak esan nahi du Erabiltzaileak erabat onartzen duela dagozkion Baldintza Orokor eta Partikularretako bakoitza.

Xehetasun gehiago nahi badituzu, jo informazio orokorra eta ohiko galderakataletara.

5. COMMUNITY

Community harremanetarako espazioa da, eta museoaz modu desberdinean gozatzeko bidea. Communityko kideak FMGBarekin elkarlanean aritzen dira, eta, gainera, beren partaidetza-mailaren araberako onura eta abantailez gozatzen dute:

Museoaren lagunak
Guggenheim-bilbaoren bitartez, FMGBk “Museoaren Lagunak” programako kide egiteko aukera eskaintzen die erabiltzaileei, hainbat kanalen bitartez. Lagunek dohaintza moduko ekarpenak egin ditzakete, banku-helbideratze bidez (kontu-zenbakia emanda) edo kreditu-txartela medio, aukeratutakoaren arabera.

FMGBk bankuaren datuak gorde egingo ditu, programa urtero berritzeko. Erabiltzaileek datu horiek eskuratu, zuzendu, bertan behera utzi edo aldatu ditzakete noiznahi, baita datuak tratatzeari uko egin ere, gure pribatutasun-politikako baldintzei jarraikiz.

Erabiltzaileek, programaren abantailen berri jakiteko, hemen klik egin baino ez dute.

Programako erabiltzaileak Guggenheim-bilbaoko Museoaren Lagunen atal berezira sar daitezke, eduki eta zerbitzu esklusiboak eskuratzeko..

Jarraitzaileak
Guggenheim-bilbaoren bitartez, FMGBk Museoaren jarraitzaile izateko aukera eskaintzen du; horretarako, nahikoa da alta-formularioa betetzea. Jarraitzaileek eduki berezi eta abantailez goza dezakete. Halaber, programak zer abantaila dituen ikus dezakete, hemen klik eginda, eta Museoaren web-orrian eremu pribatu bat dute.

6. SARRERAK ONLINE EROSTEA

FMGBk sarrerak (“online sarrerak”) saltzeko plataforma bat eskaintzen du bere webgunean. Plataforma hori TIQUETEO SPAIN, SL enpresak kudeatzen du (helbidea: C/ Álava, 140-146-5º 3ª 08018 Barcelona. IFK: B66045345. Bartzelonako Merkataritza Erregistroan jasoa, B-437914 orria, 43775 liburukia, 2. folioa).

Baliabide horien bidez, online eros daitezke sarrerak Museoaren bisita orokorrerako, bisita gidatuetarako, jardueretarako, ekitaldietarako, etab.

Sarrerak erosi ondoren, erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasoko du hark eman digun helbidean, eta hauek egin ahal izango ditu:

(i) sarrerak paperean inprimatu, eta sarrera bakoitza identifikatzen eta bereizten dituen kodeak irakurgarriak direla egiaztatu.
(ii) gailu mugikorrean fitxategia deskargatu, PDF formatuan.
(iii) posta elektronikoan jasotako sarrerak Passbook formatuan deskargatu.

Hiru euskarri horietako edozeinetan dauden sarrerek Guggenheim Bilbao Museoaren txarteldegietan erositakoen balio bera izango dute, eta haiek erakutsita Museoan edo jardueretan sartu ahal izango da erabiltzailea. Behin bakarrik erabili ahal izango dira.

Sarrerak online eta prezio berezietan (adinagatik edo erosterakoan indarrean zeuden beste arrazoi batzuengatik) eskuratu dituzten bisitariei baldintza horiek frogatzeko egiaztagiria eskatu ahal izango die FMGBk.

FMGBri lepora dakizkioken arrazoiengatik erabiltzaileak ezin badu erabili online erositako sarrera, FMGBk konpromisoa hartzen du hari zenbatekoa itzultzeko edo ordezko sarrera bat emateko, erabiltzaileak zer aukeratzen duen, eta erabiltzaileak uko egingo dio beste edozein konpentsazio jasotzeari edo erreklamazioren bat egiteari. Online sarrerak erostean ez dago atzera egiteko eskubiderik (1/2007 LEDeko 103.l eta 97.1.l artikuluak); hortaz, ezin izango dira itzuli.

Berariaz debekatuta dago online erositako sarrerak birsaltzea. Halaber, debekatuta dago informazioa eta edukia zuzenean edo zeharka Internetera edo sare lokal batera konektatutako edozein terminal edo zerbitzaritan instalatzea eta hirugarrenek informazioa eta edukia FMGBren webgunea ez beste baliabide batzuk erabilita eskuratu ahal izatea. Ondorioz, FMGBk eskubidea izango du zerbitzu hori blokeatzeko hura oker erabili duten erabiltzaileei edo iruzurrez erabili dutelako susmopean daudenei.

reCaptcha-k babesten du webgune hau, eta Google-ren Pribatutasun politika eta Zerbitzu-baldintzak aplikatzen dira. reCaptcha teknologiaren bidez, erosketa pertsona batek edo prozesu informatiko batek automatikoki egin duen zehazten da. Teknologia horri esker, erabiltzaileak nabigatzean zer portaera duen ikusten da, eta nabigazioa gizaki batek egina edo modu automatizatuan egina den  zehazten da.

FMGBk eta TIQUETEO SPAIN, SLk sinatutako kontratuaren arabera, sarrerak online saltzeko sistemaren bidez biltzen diren datu pertsonal guztiak FMGBren fitxategi automatizatu batean sartuko dira. TIQUETEO SPAIN, SLk datu horiek edo bestelako datu pertsonalak erabiltzen baditu, FMGBren konturako tratamendu gisa hartuko da hori, FMGB baita tratamenduaren arduraduna, eta TIQUETEO SPAIN, SLk hitzematen du 3/2018 Lege Organikoko eta 2016/679 Erregelamenduko (EB) 28. artikuluan eta hurrengoetan jasotako neurri guztiak ezarriko dituela. Hain zuzen ere, tratamenduaren arduradun gisa, hitzematen du erabat isilpean gordeko dituela kontsultatuko dituen datuak, kontratatutako zerbitzua gauzatzearen helburuetarako soilik erabiliko dituela eta uko egingo diela haiek ezarritakoa ez beste eraren batera tratatzeari edo erabiltzeari. Lanak egindakoan, suntsitu egingo ditu datuak, eta ezin izango du gorde fitxategi horien kopia oso nahiz partzialik, ezta zerbitzua ematearen ondorioz sortu izan daitekeen beste edozein fitxategiren kopiarik ere. Horretaz gain, neurri tekniko eta antolakuntzako neurri egokiak gordeko ditu une oro, tratamendua legezko baldintzen arabera egin dadin eta interesdunaren eskubideak babestuko direla berma dadin, eta dagokion segurtasun-araudia erakundean ezarrita duela adieraziko du.

7. DATUEN BABESA

Guggenheim-Bilbao.es webguneko Eduki eta Zerbitzuak erabili ahal izateko, erabiltzaileek izaera pertsonaleko datu batzuk (“Datu pertsonalak”) eman behar dizkiote FMGBri. FMGBk modu automatizatuan erabiliko ditu datu pertsonalak, bere Pribatutasun-politikan definitutako baldintzen arabera. Erabiltzaileak horiek kontsultatu eta berariaz onartu beharko ditu, datu pertsonalak sartzen dituen momentuan bertan.

8. IRAUPENA ETA AMAIERA

Guggenheim-bilbao webgunearen zerbitzu honek iraupen mugagabea du printzipioz. Dena den, FMGBk noiznahi zerbitzu hori amaitutzat har dezake edo guztiz edo neurri batean eten dezake, alde batera utzi gabe erabiltzaileekin egon daitezkeen konpromiso-kontratuak. Guggenheim-Bilbao.es webguneko zerbitzuak guztiz edo neurri batean amaitzeak ez du esan nahi FMGBk erabiltzaileei aldez aurretik jakinarazi behar dienik, alde batera utzi gabe erabiltzaileekin harturiko konpromiso-kontratuak, baldin eta bidezkoa bada.

9. KONTRATUAREN LAGAPENA

Erabiltzaileak ezingo dio beste bati Kontratu-harremana laga -ez guztia, ez zati bat- ezta beronetatik eratorritako eskubideak edo betebeharrak ere, aurretik FMGBren berariazko baimena ez badu.

FMGBk ahalko dio Kontratu-harremana bere aukerako edozein hirugarrenari laga —guztiz edo zati bat—, baita beronetatik eratorritako eskubideak edo betebeharrak, nahiz eta aurretik erabiltzailearen baimena ez izan edo horren berri ez eman.

10. JAKINARAZPENAK

Bi alderdien arteko edozein jakinarazpen, idatziz egin beharko da, postaz, telefaxez edo posta elektronikoz. FMGBren kasuan Baldintza Orokorretan adierazitako helbideetara bidali beharko dira. Erabiltzailearen kasuan, aldiz, honek emandako kontaktu datuetara. Behar bezala bidalitzat eta entregatutzat honako jakinarazpenak hartuko dira: jaso izanaren agiria duten eskutitzak, eta telegramaz, telefaxez edo posta elektronikoz egindakoak, baldin eta hartzea ziurtatzen bada. Erabiltzaileek emandako helbideetara bidalitako jakinarazpen guztiak zuzentzat hartuko dira, salbu eta erabiltzaileak FMGBri helbide aldaketa bat jakinarazi badio, gutxienez, 15 egun natural lehenago.

11. KONTRATU-HARREMANA ALDATZEA

Erabiltzaileek badakite FMGBk noiznahi alda ditzakeela Baldintza Orokor hauek eta kontratu-harremana bera, erabiltzaileei jakinarazi beharrik gabe. Aldian-aldian, erabiltzaileek Baldintza Orokorrak kontsultatu beharko dituzte, momentu horretako bertsio aplikagarria ezagutzeko.

12. NAHAS-MASA

Baldintza Orokor hauek bi alderdiek berariaz adierazitako borondatearen emaitza dira, beti ere helburuari begira, eta baliogabetu egiten dituzte erabiltzaileak aurretik horri buruz lortutako ahozko eta idatzizko akordioak.

Baldintza Orokor hauetan dagoen edozein klausula deuseztatzeak edo baliogabetzeak ez du eraginik izango gainontzeko klausulen balioan edo eraginkortasunean. Azken klausula hauek interpretatu eta aplikatu egingo dira; baita zentzu legalik antzekoenean egin ere baliogabetutako klausula aplikatu izan balitz.

Alderdietako batek Baldintza Orokor hauetan ageri den edozein xedapen betetzen ez badu, eta beste alderdiak erreklamazio bat egiteari uko egiten badio ere, horrek ez du esan nahi geroari begira erreklamazio bat egin ez dezakeenik lehen alderdi horrek eskubide edo betebehar bat ez badu betetzen. Baldintza Orokorrek diotenari jarraiki, alderdietako batek dagokion eskubide bat atzeratu edo ez betetzeak ez du esan nahi dagokion eskubideari uko egiten dionik.

13. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Baldintza Oroko hauek, eta Kontratu-harremanak, indarrean dagoen lege espainiarrari jarraitzen diote.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileekin izan ezik —indarrean dagoen legeak dioenari jarraituko baitiote— FMGBk eta erabiltzaileek onartzen dute Baldintza Orokor hauetatik eta Kontratu-harremanetik sortutako edozein gatazka, berorien baliotasun, eraginkortasun, betetze, interpretazio, gauzatze eta abarrei buruz, Bilboko Epaitegi eta Auzitegietan (Bizkaia) konponduko dela eta hor bakarrik. Beste foro guztiak baliogabetu egiten dira.