Bienvenida-destacado
Ongi etorri

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.


//Irisgarritasuna
accesibilidad

Guggenheim Bilbao Museoan pertsona guztiek kultur eta arte giroetan askatasunez parte hartzea nahi dugu; izan ere, egoera batzuetan urritasunen bat duten pertsonek, helduek nahiz haurrek, haien burua egoera okerragoan ikusten dute.

Europan hainbat eta hainbat ekimen egiten ari dira ondasunak eta zerbitzuak guztion eskueran jartzeko. Horien artean Euskadiko legeria, azken urteotan nabarmen aurrera egin duenak irisgarritasuna bultzatzeari begira (20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa).

“Bizitza sozialean eta komunitarioan sartzea eta parte hartzea, bidezko den helburua ez ezik, pertsona orok edozein gizarte aurreratutan duen nahia ere bada. Halere, sarri askotan, eskubide horietaz baliatzea zaildu eta eragotzi ere egiten dute fisikoak zein komunikaziozkoak diren oztopoek, pertsonak era normalean moldatzen ez baitute uzten. Gauzak horrela, ingurune fisikora eta komunikaziora irisgarritasuna izatea funtsezko elementuak dira, herritar guztiek oinarrizkotzat definitzen diren eskubideez gozatu dezaten ahalbideratzeko.”

Horretaz jabetuta, UNE 170.001-2 arauaren arabera irisgarritasun globala kudeatzeko sistema ezartzeari eta ziurtatzeari ekin genion; izan ere, aitzindari gara arau horri jarraiki irisgarritasuna kudeatzen, baita mundu osoan horretan jardun zuen lehenengo museoa ere.

Betetzen dugun estrategia honako hau da: bisitariak inoiz ez dira berdinak, bisitari bakoitza, duen hizkuntza, kultura, urritasuna, prestakuntza, adina eta abar dela eta, era desberdinean hurbiltzen da Museora. Hala, gure helburua da pertsona guztiek Museoaz gozatzea eta arteari buruz duten ezagutza areagotzea, eta horren ondorio izatea bisitaldi guztiz gogobetegarria.

Irisgarritasun sistema hori aztertu eta aplikatu ondoren ezarri dira pertsona ororen irisgarritasun maila Museoan hobetzeko neurriak, esaterako:

- ahots-sintetizadoreak jarri dira Museoko igogailuetan zenbait hizkuntzatan

- igogailuetako botoiak heltzeko moduko altuera egokian ipini dira, eta kartelak braillez

- komunak hobetu dira, haurrei pixoihalak aldatzeko guneak gehituz

- Entzungelako agertokiaren aurrealdera igotzeko plataforma jasotzailea jarri da

- gurpil-aulkiak edo eserlekuak daude pertsona zaharrentzako edo mugitzeko zailtasunak dituztenentzako; gainera, gurpil-aulkietan datozen pertsonen laguntzaileak doan sartzen dira

- multimedia-informazio guneak daude altuera desberdinetan

- entzuteko materialen idatzizko edizioak ere eskaintzen dira

- Museoko langileei zuzendutako prestakuntza eta sentsibilizazio jardunaldiak antolatu dira

- irisgarritasun gidaliburu bat argitaratu da

- zerbitzuak eta informazioa hainbat hizkuntzatan ematen dira

- seinalizazioa hobetu eta gehitu da

- ateak automatizatu dira

- zenbait oztopo arkitektoniko ezabatu dira

- Museoaren planoak braillez daude

- gidaridun bisitaldiak zeinu hizkuntzan ere ematen dira

- Museoko bideo-gidak eskura daude