Bienvenida-destacado
Ongi etorri

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.


//Ingurumena
Medio ambiente

Ingurumena zaintzea da Guggenheim Bilbao Museoaren konpromisoetako bat, eta horrek eramaten gaitu garapen iraunkorraren printzipioak kontuan hartuta gure jarduna aurrera eramatera.

Horren harira ezarri ditugun neurriek helburu dute gure lanak ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izatea eta ekosistema zaintzea, horrekin natura zaintzen eta ekoefizientzia, hain zuzen ahalik eta inpaktu txikienarekin baliabideetatik ahalik eta etekin handiena ateratzea, bultzatzen laguntzen baitugu.

Hasiera-hasieratik, Museoak ingurumenari dagozkion lege-eremu orotan bildutako arau guztiak bete ditu eta horiei lotutako baimen, lizentzia eta abarretatik eratorritako betekizunei erantzun die; konpromiso horiek beregain hartu eta ahal izan duen neurrian areagotu ditu.

Horrexegatik ezarri ditugu kutsadurari aurrea hartzeko, hondakinak kontrolatzeko eta baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko sistemak. Gainera, ingurumenaren aurrean dugun jarrerari jarraiki hartu genuen xede dagokion ziurtapena lortzea eta gure jarduna nazioarteko kalitate eta ikuskaritza estandarren pean zuzentzea.

Hala, ISO arauak eskatutako gidalerroak ezarri ondoren, 2004an, Museoak ISO 14.001 arauarekin bat zetorren ingurumenaren kudeaketa sistema aplikatu izanaren ziurtagiria lortu zuen.

Sistema horri esker, Museoaren jardunak eta zerbitzuek ingurumenean duten eragina kontrolatzeko azpiegitura bat dugu eta zeregin horretan etengabe hobetzeko kudeaketa eraginkorra.

Era horretan kutsadura eragotzi egiten dugu, ingurumenean izan dezakegun eragina kontrolatzen dugu, eta sortzen ditugun hondakinak gutxitzen ditugu, horiek egokiro kudeatuz.

Aipatzekoa da, gainera, Museoko langileengan eta hornitzaileengan ingurumenaren aldeko jarrera bultzatu dugula.

Arlo horretan hauek dira, besteren artean, hartu ditugun neurriak:

- energia optimizatu dugu eta energia elektrikoaren eta gasaren kontsumoa murriztu ditugu

- hondakinak gaika biltzen eta birziklatzen ditugu

- hondakin arriskutsuak kudeatzeko biltegi berezi bat gaitu dugu

- zaratak ingurunean duen eragina murriztu dugu

- isuriak saneamendu sarera bideratu ditugu (euri urak izan ezik)

- urtero bai kanpoko bai barruko ingurumen ikuskaritzak egin ditugu

- langileei sentsibilizaziorako prestakuntza eta komunikazioak zuzendu zaizkie