Bienvenida-destacado
Ongi etorri

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.


//Babesa
Apoyo a Museo

Kide Korporatiboak

Kide Korporatiboen Programaren asmoa da enpresek Guggenheim Bilbao Museoaren jardunean esku hartzea eta beraz, mota guztietako enpresei zuzentzen zaie, horien tamaina, geografia-esparrua eta jarduera eremua edozein dela ere.

Konpromiso horri esker, enpresek eta erakundeek kultura munduarekin dituzten loturak estutzen dituzte, eta horiek komunikazioa eta harreman publikoak zuzentzen dituzten estrategietarako tresna gisa erabil ditzakete. Aldi berean, jardunean aritzeko lankidetza bide egonkorrak lortzen ditu Museoak.

Enpresen babes hori bereziki aipagarria da gainera, orain gutxi hasi baitziren enpresa pribatuak museoen kudeaketan esku hartzen.

Programaren barruan hainbat lankidetza kategoria daude, enpresa bakoitzaren beharren araberakoak. Kategoriak horiek guztiek abantaila orokorrak dituzte, hala nola, Museoak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzea, erakunde laguntzaile gisa aipamen publikoa izatea, Museoko guneetan ekitaldi korporatiboak ospatzeko aukera, Museora sartzeko erraztasunak (gonbidapenak) eta doako gidaridun bisitaldiak, baita enpresaren komunikazio-materialetan Museoaren irudia erabiltzea ere.

Onura komun horiez gain, kategoria bakoitzari berezitasun hauek dagozkio.

Babesle Fundatzaileak

Euskal erakundeak —Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia— eta Solomon R. Guggenheim Foundation-a dira; Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa osatu zuten eta haren gobernu organo gorenetan esku hartzen dute.

Babesle Estrategikoak

Programaren kategoria gorena; ezaugarri nagusiena da erakusketen eta proiektuen babesle izateko aukera eskaintzen duela. Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Batzorde Betearazlearen kide dira.

Babesleak

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren kide dira, kudeaketa organo horren izaera publiko-pribatu bitarikoari jarraiki. Horrez gain, Kide Korporatibo gisa dituzten abantailak aukera eta pertsonaliza ditzakete.

Enpresa eta Hedabide Ongileak

Kategoria honetan esku hartzen duten erakundeek Kide Korporatibo gisa dituzten abantailak ez ezik, doako beste onurak ere dituzte.

Enpresa Elkartuak

Partaidetza kategoria oinarrizkoena da eta ekarpen kopurua txikiagoa. Hala, enpresa gehiagok du aukera abantailei onura ateratzeko. Mota ugaritako enpresek parte hartzen dute kategoria honetan eta bertakoak nagusitzen dira.

Babesleen laguntza

Kide Korporatiboen Programaz gain,Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean aritzeko bestelako aukerak ere badaude, esaterako, erakusketa jakinen edo jardueren babesa.

Enpresek proiektuak aldian aldiro babesten dituztenean, nabaritasun publiko handia lor dezakete haien marka hedabideetako hainbat euskarritan agertzen delako.

Horrez gain, marketing eta harreman publikoen eremuko abantailak eskaintzen zaizkie, besteak beste: ekitaldietarako gonbidapenak, Museorako sarrerak, bisitaldi gidatuak eta haien jarduerak garatzeko Museoko guneak erabiltzeko aukera.

Babes daitezkeen jarduerak:

  • Aldi baterako erakusketak eta Bilduma Iraunkorraren aurkezpenak

  • Hezkuntza-programak

  • Bisitariarentzako zerbitzuak

  • Webgunea

  • Argitalpenak

  • Hitzaldiak

  • Zinema-zikloak

  • Bekak

  • Museoak antolatutako ekitaldiak

Banakako Kideak

Banakako Kideen Programak helburu du Museoari gizarte babes handiena ematea; horretarako kide kopurua handitzen eta hori mantentzen saiatzen da. Programa honen bidez, Museoaren Lagunek unean-unean ezagutzen dituzte bai publiko guztientzat bai haientzat soilik antolatzen ditugun jarduerak.

Banakako Kideak betidanik izan dira erreferentzia taldea Museoarentzat. Haiek nazioarteko kultura proiektu batean parte hartu nahi dute eta asmo horrexek ahalegin handia eskatzen du, hau da, askotariko eta kalitatezko programazioa eskaini behar dugu, jarduera osagarri anitzak antolatu, bisitarien erosotasuna eta segurtasuna bermatzen duten zerbitzuak eskaini, baita kideek goza ditzaketen jarduerak ezagutzera emateko komunikazio kanal egokiak ezarri ere.

Kideen fideltasun maila nabarmenaren eta bertako biztanleen partaidetza maila altuaren emaitza dira museoen fideltasun programen eta Lagun elkarteen artean eredu bilakatu gaituzten 16.600 pertsona inguru.

Lagunen Programak babes-maila desberdinak eskaintzen dizkie parte hartu nahi duten pertsona guztiei.

Museoaren Lagunak

Txartel pertsonalizatu baten bidez edonoiz sartzeko aukera izateaz gain, jarduera esklusiboak eta inguruko beste kultura erakunde batzuetarako abantailak dituzte.

Nazioarteko Kideak

Arte modernoan eta garaikidean interes berezia duten pertsonentzako kategoria. Lehentasuna izan ohi dute Museoan antolatzen diren egitarauetan eta erakusketetan, eta kultura bidaiak moduko jarduerez gozatzen dute.

Ohorezko Kideak

Kultura arloan parte-hartze maila berezia eta Museoarekiko konpromiso handia duten pertsonak gonbidatu ditugu kategoria honetara.

Ohorezko Kideak