Bienvenida-destacado
Ongi etorri

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.


//Etika-Kodea eta betetze programa
codigo-etico-3

Etika-kodea eta betetze programa

Gizartea zerbitzu eta funts publikoen funtzionamendu eta erabilera egokiaz gero eta gehiago kezkatzen den testuinguru honetan, espero da interes orokorraren zerbitzu-gogoa duten erakundeek, adibidez, museoek, gardentasun boluntarioaren aldeko ahaleginak egitea. Guggenheim Bilbao Museoa aitzindaria izan da orientazio horretan eta, 2011tik, bere webgune korporatibo hau dauka, erakundearen kudeaketa eta funtzionamenduari buruzko informazio guztia biltzen duena. 2015ean, Compromiso y Transparencia Fundazioak gure jarduteko modua aitortu du, Estatu osoko museo gardenenaren saria guri emanez.

Halaber, beste urrats bat eman dugu, eta Kode Etiko eta Jardunbide Egokien Kode bat egin dugu. Bertan bildu ditugu Museoaren jokabide indibidualak eta kolektiboak arautzen dituzten ekintza-printzipioak eta praktika egokiak, erantzukizunean eta etikan oinarrituta. Ekintza-modu horiek gure ibilbide osoan eraikiz joan gara, eta asko gure funtzionamendu-prozeduretan sartuta daude, baita planetan, programetan, ziurtapenetan eta, oro har, kudeaketa-politiketan ere.

Museoaren Zeregina eta Balioak oinarritzat hartuz, Etika-Kodeak kontzeptu etikoei uztartutako jokabide-estandarren katalogo bat biltzen du: zuzentasuna, gardentasuna, zintzotasuna, oztopo fisiko eta sentsorialen bazterketa eta diskriminazio-eza. Hori guztia Museoak elementu integratzaile izan eta artea gizarteari hurbiltzeko asmoan kokatzen da, errespetua, tolerantzia eta aniztasuna bezalako balioak sustatuz. Compromiso y Transparencia Fundazioak Etika-Kodea eta Praktika Egokien Kodea Estatuko 10 ekimen gardenenen artean sartu du (2016ko maiatza). Bertatik, administrazioarekin lotutako politikak eta bildumaren eta erakusketen kudeaketa azpimarratu dira.

Halaber, Museoa, Kode Penalaren azken erreformarekin bat etorriz, Betetze Programa bat osatu du, delituak egiteko arriskua saihestu edo murrizteko eta arrisku hori berehala atzemateko aukera ematen dion zaintzako eta barne-kontroleko sistema.

Betetze Programaren barne, Etika-Kodeaz gain, honako hauek sartu dira: Museoaren  kudeaketan, jardueran eta funtzionamenduan esku hartuko duten pertsona guztiek aginduz bete behar dituzten jarraibide eta arau orokorrak biltzen dituzten Jokabide Arauak; Arrisku Penalen Prebentzioko Eskuliburua, ezarritako kontrol-mekanismoak eta barne-prozedurak eta arrisku potentzialeko jarduerak identifikatzen dituena; Salaketen Kanaleko Protokoloa; eta Jarduketa Protokoloa, irregulartasunak atzematen badira.

Etika-Kodea zein Betetze Programa Guggenheim Bilbao Museoari lotutako hiru erakundeetan aplikatzeko dira: Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa, museoaren jarduerak kudeatu eta gauzatzen dituena; Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, SL sozietatea, arte-bildumaren jabea; eta Inmobiliaria Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, SL sozietatea, eraikinaren titularra.

 

Etika-kodea eta jardunbide egokien kodea

Jokabide Arauak

Arrisku Penalen Prebentzioko Eskuliburua. Laburpen exekutiboa