Bienvenida-destacado
Ongi etorri

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.


//Boluntarioak
Voluntariados1

Guggenheim Bilbao Museoaren gizarte erantzukizunaren eta Zereginaren atala da artea eta kultura publiko anitzarengana hurbiltzea, eta hori Boluntarioen Programan, nazioarteko testuinguruan garatzen den kultur ekimenean, hezurmamitzen da.

2000. urtean hasi zen eta 2007an berriro taxutu genuen Programa hori Museoaren Lagunei dago zuzenduta; bada, talde horrek babes irmoa eman dio Museoari hasieratik, eta bertan garatzen diren jarduera guztietan laguntzeko eta parte hartzeko nahi bizia erakusten du, betiere gizartea hezteko konpromisoa ahaztu gabe.

Programa horretan Boluntarioek Museoko arlo desberdinetan ahal duten neurrian eta modalitate desberdinetan laguntzen eta parte hartzen dute.

Honakoak dira boluntarioek, gizartea hezteko konpromisoan Museoarekin elkarlanean arituz, betetzen dituzten zereginetako batzuk: Museoaren ekitaldi instituzionaletan eta protokoloari dagozkion horietan gonbidatuei orientazioa eta laguntza ematea; bisitariei eta Museoaren Lagunei erakusketen, jardueren eta zerbitzuen inguruko informazio orokorra ematea; eta adinekoen egoitzetan, aisialdi elkarteetan edo gizarteak baztertzeko arriskuan dauden taldeetan arte modernoari eta garaikideari buruzko hastapenezko hitzaldiak eta tailerrak ematea.